PERGAMON MUSEUM

Museoen uhartea bezala ezagutzen den zonaldean dago, Berlineko eraikin ezagunetrakioak biltzen ditu. Aintzinako arte kulturen artelanak biltzen ditu eta hiru multzotan banatzen da; Aintzinako Klasikoa, Ainztzinako Ekialde Hurbila eta Arte Islamikoa.

PARLAMENTUA 

Berlineko parlamentua da, Reichstag deiturikoa. Oso famatua da bai eraikin dotorea izateagatik eta baita gainean daukan kristalezko kupula modernoagatik ere.

SACHSENHAUSEN

Berlinetik gertu dagoen kontzentrazio eremua izan zen eta oraindik zenbait eraikin aurkitu ditzakegu. Han garaiko politikarien aurka zeuden, judutar, ijito eta homosexualak erail zituzten.


BRADENBURGO ATEA

Berlinen sartzeko ate zahara da, hiriko ikur nagusietako bat. Gainera, Pariser Plaz politean kokatuta dago.

EAST SIDE GALLERY

Bigarren mundu gerraren ondoren eraiki zen Berlingo Harresia, berlin bitan banatzen zuen eta ezinezkoa zen alde batetik bestera pasatzea. Gaur egun 102 artelan eginda daude bertan.

ALEXANDERPLATZ

Berlingo erdiguneetako bat da, bertan Berlingo Telebista-dorrea dago eta 368m-ko altuerari esker bertatik, Berlin osoa ikus daiteke. Goikaldean baita jatetxe bat dago, honek birak ematen ditu jaten zauden bitarten bista ezberdinak izan ditzazun. Eguberrietan eguberrietako merkatua jartzen dute Alexanderplatzen.

Web orri honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzailearen experientzia hoberena izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu lehen aipatutako cookiak onartu egiten duituzu eta baita gure cookien politika, informazio gehiago eskuratzeko esteka honetan klikatu. plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies